Erraustegiaren aurkako martxa Zubietan

2017-05-27
Zubietako plazan bildu dira ume, gazte, zein helduak; Gipuzkoa Zutikek deituta "ingurumen zentroa" bisitatu asmoz. Martxarako azalpenak eta irizpideak eman ondoren, hiru zutabetan atera da martxa; ileordeak eta mozorroak soinean. Mendian gora, errauskailuaren aurkako oihuak izan dira nagusi. Mehatxuak mehatxu, obretako orubera jaitsi eta "ez onartu erraustegia" zihoen pankarta zabaldu dute. Zuhaitzen haziak erein dituzte orubean bertan, bizitzaren aldeko aldarria bertara eramanez.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak