Zardoya Otis enpresak utzi dituen lurretan auzoarentzako parke bat egitea proposatu dute

2022-11-26
Irutxulo.hitza.eus | Garai batean eremu industriala izan zen gunea berregin eta 465 etxebizitza egitea aurreikusi du Donostiako Udalak. Herripe auzo elkarteak, ordea, auzoan falta diren ekipamenduei eman nahi die lehentasuna, eta bizilagunentzako "birika berde bat" egiteko eskatu du. Agerraldi bat egin dute gaur eremu industrialean, eta aurrerantzean martxan jarriko dituzten egitasmoen berri ere eman dute. https://irutxulo.hitza.eus/2022/11/26/zardoya-otis-enpresak-utzi-dituen-lurretan-auzoarentzako-parke-bat-egitea-proposatu-dute/
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak