Ultraeskuinaren aurkako mobilizazioa

2022-03-18
Irutxulo.hitza.eus | Donostiako Udalean zinegotzi bat bera ere izan gabe eta gizartearen oso babes gutxi izanda ere, Vox Espainiako alderdi ultraeskuindarrak egoitza bat ireki du Donostian; Federico Garcia Lorca pasealekuko 10. zenbakian. Javier Ortega Smith alderdiko idazkari nagusia, Gipuzkoako Voxeko lehendakari Juan de Dios Davila eta Eusko Legebiltzarreko Voxeko parlamentari Amaia Martinez izan dira inaugurazioan, alderdi ultraeskuindarraren aldeko hamabost bat herritarrekin batera. Era berean, Donostiako Kontseilu Sozialistak deituta, 50 bat gazte antifaxista egoitzaren aurrean elkarretaratu dira, eta faxismoaren aurkako oihuak eta aldarrikapenak entzun ahal izan dira beraien partetik. Izan ere, Voxek mezu arrazistak, matxistak, xenofoboak eta homofoboak helarazten ditu sortu zen egunetik.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak