Jaia une batez gelditu da gaur Bilbon gauean jasotako eraso sexistari erantzuna emateko

2019-08-21
Bilboko Konpartsek bi elkarretaratze egin dituzte gaur arratsaldean. Lehenengoan Txori Barrote konpartsari babesa adierazi diete. Horrez gain, Euskal Presoen argazkiak zeunden tokian argazki beltzak jarri dituzte konpartsa desberdineko kideek “Adierazpen askatasuna” aldarrikatuz. Bigarrenean, berriz, eraso sexisten aurkako protokoloa aktibatu dute. Txosnak itxi eta “Erasorik ez. Ez jaietan, ez inoiz” lema zeraman pankartarekin batu dira Boulevard zaharraren aurrean.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak