Eiheralarre (Pauline eta Juliette Aiherran)

2018-01-23
Bideo originala: https://www.kanaldude.tv/Pauline-eta-Juliette-Aiherran-Eiheralde_v4764.html http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Urte guziz uda hastean amarekin autobusean Eiheralarrera nindoan eta hango aroztegian polliki sartzen nintzenean zer zoriona bihotzean ikusiz aitatxi lanean! Haur denborako Eiheralarre ez zaitut ahantziko Haur denborako Eiheralarre maite zaitut betiko Aitatxi ari zen bortizki kiski-kaska ta kaska-kiski burdin gorria joz ozenki forma berria zezan aurki goizean goizik bereziki zaldiak ferratzen fermuki trosta egin zezaten brauki! Eiheralarreko bazterrak mendi-zelai zinez ederrak jende zintzoak, herritarrak maite nituen hango haurrak eta haiekin jan sagarrak aroztegiko supindarrak ematen dizkit bai indarrak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak