Fernando Plazaola - Fusioko energia aldaketa klimatikoa eragozteko aproposa izango al da?

2022-03-29
Made in Goierri hitzaldi zikloa, Lemniskata Zientzia Sare Herrikoia. 2022-03-25 Aldaketa klimatikoaren aurkako Pariseko goi-bileran lortutako akordioa bete asmoz, Europak 2050rako deskarbonizazio osoa lortu nahi du. Hori, munduaren tenperaturaren bataz besteko balioa mende honetan 1,5 gradu ez gainditzeko muga lortzeko urrats garrantzitsua izango litzateke. Baina horrek, erregai fosilen baztertzea eta beste energia motez ordezkatzea dakar. Zoritxarrez, energia berriztagarriak soilik ez dira nahiko, oraingoz, erregai fosilak ordezkatzeko, eta Europak duela oso gutxi proposatu du gasaren energia eta fisioko energia nuklearra "berde" bezala hartzea. Hitzaldiaren hasieran puntu hori laburki eztabaidatuko da, eta ostean fisio eta fusio nuklearraren arteko ezberdintasunak aztertu ondoren, ITER proiektuaren egungo egoera azalduko da. Bukatzeko, fusio nuklearraren bidez potentziako zentral elektriko komertzial bat eraikitzeko azken urteetan eman diren urratsak azalduko dira.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak