BAIZERA! - Harietan (feat. JANUS LESTER)

2023-02-14
2023ko urtarrilean Erviti Estudioan grabatutako "IRUĂ‘ERRIA FUNKY" EP-aren aurkezpen kanta. Mila esker bihotzez ekoizpenean lagundu gaituzten Josu Erviti eta Eric Deza-ri, zuek gabe hau ez zen horren guaia izango seguruenik! Eta nola ez, eskerrik beroenak JANUS LESTER taldeko kide guztiei, eta Jokin Pinatxori, zure ahotsa gure lanean jarri nahi izanagatik! Laister izango duzue EP-a osorik entzungai plataforma guztietan, bitartean adi egon gure sare sozialei!!! BAIZERA! ---------------------------------------------------------------------------------------------------- INSTAGRAM: @baizera_taldea FACEBOOK: BAIZERA! TALDEA MAIL: baizerataldea@gmail.com ---------------------------------------------------------------------------------------------------- Esan zidaten zertan ari haiz hi? Oraindikan habil garaiz izateko handi, ta handik galdetu nuen zer den handi izatea, hori al da gizartearentzat bermatzea ongizatea? Baina zer da guretzat? Guk zer bilatzen dugu? Ehuneko handi batek hori iada ahaztu du. Erosotasunenan gorde dira, ezinezkoa dirudien handitasun faltsu bati begira. Zer da ideia horrek bizitza bati ematen diona? Non da bilatzearen zentzua? Nola izan ginen gai ipuin horretan kontatu zutena sinisteko ere? Hau da saldu digutena, titereen showa hasi da, ez geratu haien harietan. Hau da saldu digutena, titereen showa hasi da, hautsiko dugu barrena! Esan zidaten zer izango haiz hi? Oraindikan garaiz da izateko garbi. No freestyle no party, datorrenak hartuko nau bizitzari kantari. Hariari tira eta handiari bira, orain horiek txiki sentituko dira, bidaiatuko dugu berdinen aldira. Zer da ideia horrek bizitza bati ematen diona? Non da bilatzearen zentzua? Nola izan ginen gai ipuin horretan kontatu zutena sinisteko ere? Hau da saldu digutena, titereen showa hasi da, ez geratu haien harietan. Hau da saldu digutena, titereen showa hasi da, hautsiko dugu barrena!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak