Merkataritzan Euskaraz

2021-10-27
Iruñeko euskal hiztun komunitatea handitzen ari da. Bizitzaren esparru guztietan erabili nahi dugu euskara. Eguneroko bizitzan, non erosi, zer erosi, nori erosi. Eguneroko pausu txikiak izan daitezke, baina amesten dugun Iruñea euskaldun lortzeko bidean garrantzi handiko pausuak dira. Amesten dugun Iruñea hori gaurdanik bizitzeko. Bide horietan lagungarri izan nahi du gure merkataritza eta zerbitzu gidak. Urteetako esperientziak erakutsi digu gida hau lagungarria dela bai bertan agertu eta haien zerbitzuak eskaintzen dituztenentzat, zein euskaraz kontsumitu nahi duenarentzat. Eta gu poz-pozik, zubilan hori egiten dugulako, azken finean, denon artean euskal hiztun komunitatea indartzen dugulako. www.karrikiri.eus
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak