Sandra Barrenetxea: "Komisaldegitik ateratzean jada ez zara lehengo pertsona berdina"

2017-03-10
GUREAN GAUR: Torturaren biktima den Sandra Barrenetxea elkarrizketatu du Ekhiñe Atorrasagastik. Solasaldi gogorra, humanoa eta intensoa izan da. Osorik ikustea merezi duen horietako: "Komisaldegitik ateratzean jada ez zara lehengoa, pertsona bezala berreraikitzen ikasi behar duzu". Datorren astean, martxoaren 13 eta 14an, Barrenetxea torturatzea leporatuta, lau guardia zibilen aurkako epaiketa egingo dute. Prozesu judizial honekin, ziklo bat itxi nahi du. Bihar, 17:30etan, torturaren aitortza, biktimen erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak eskatuko dituzte Bilbon egitekoa den manifestazioan. Hamaika Telebistan bertan izango da. #11gaur
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak