#ErrefuxiatuenEguna Aulki hutsak Iruñeko kontzentrazioan

2017-06-20
Nafarroan, Euskal Herrian, Estatu espainolean eta Europa osoan jaso behar ziren errefuxiatuen kopurua ez dela bete salatu dute gaur Iruñeko Udal Plazan ekimen baten bidez. Aulki hutsekin irudikatu nahi izan dute herrialdeek hartutako konpromezuak ez dituztela bete, eta adibide gisa aipatu dute Nafarrora 300 lagun inguru iritsi behar zirela eta gaur egun soilik 35 bat iritsi direla. Uztailaren 14an hegoaldeko mugara abiatuko den karabanan parte hartzera deitu du Iruñea Harrera Hiria herri ekimenak.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak