Abenduak 22: Osakidetzako Murrizketek Hezkuntza ERE gaixotzen dute
2021-12-17
Eskoletan Nahikoa da! esateko momentua iritsi da. Pandemiak sortu eta Jaurlaritzaren utzikeriak areagotutako egoera honi amaiera emateko ordua da. Langileok berehalako zuzentze-neurriak eskatzen ditugu. Izan ere, nahikoa lan dugu pandemiaren eragin pedagogikoa gainditzen, zer eta Osakidetzan eman diren murrizketek sortutako lana ere zuzendaritza taldeetan burutu behar izateko:
- Eskoletako kasu positiboen jarraipenik ez da egiten edo beranduegi egiten da.
- Positibo horien kontaktuak eskolan daude 8 egunez bizitza normala egiten eta gaixotasuna hedatzen.
- Hezkuntzako langileok osasun kinka larrian gaude, birusarekin etengabe harremanean.
-Ikastetxeko positiboen kopurua ez dugu ikastetxeetan ezagutu ere egiten.
- Baheketen protokoloa ez da martxan jarri. Listu bidezko frogak ez daude eta protokoloa ez dago martxan.
- Anabasa honek guztiak eta kontraesanek gurasoak zuzendaritza taldeen kontra jarri ditu. Familiak eta eskolak nahastuta, galduta daude.
Horregatik, abenduaren 22an, murrizketak salatzeko Osakidetzako langileek burutuko dituzten mobilizazioekin bat egingo dugu eskoletako langileok. Sarrera – irteera – patio orduetan gure artean elkartu, erantsitako kartelarekin argazkia atera eta sareak astinduz!