Enplegu duina eta segurua aldarrikatu du LABek MICHELINen Hirien Biltzarrean

2019-03-28
MICHELINen hirien biltzarraren testuinguruan, LABek enplegu duina eta segurua aldarrikatu nahi izan du ekimen honen bidez. Izan ere, biltzarrean gai asko jorratuko dira baina hutsune handia dago: lan osasuna eta segurtasuna. MICHELINen lan istripu asko egoten dira, 2 urtetan 4 langile hil dira Gasteizko lantegian, beste langile bat hil zen pasa den larunbatean Almeriako lantokian,... Horregatik, LABek arazo hau mahai gainean jarri izan nahi du, pentsatzen dugulako Biltzar honek aukera ezin hobea ematen duela lan osasun eta segurtasunaren inguruan eztabaida sakona egiteko, konpromisoak hartzeko eta guztion artean arlo honetan aurrera egiteko. LABek jarraituko du gai hau lantzen: proposamenak egiten, salaketak jartzen, langileak informatzen,... eta ekimen ikusgarriak egiten ere, arazo hau agenda politiko eta sozialean kokatzeko, langileok lanetik bizirik eta osasuntsu bueltatu nahi dugulako.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak