#IbarretxeMas

2017-02-20
Agirre Lehendakaria Center eta Gure Esku Dagok “Erabakitzeko eskubidea. Kataluniako prozesua” konferentzia antolatu dugu elkarlanean. Otsailaren 22an izango da, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:00etan, Donostiako Kursaal Jauregian. Erabakitzeko eskubidearen inguruan arituko dira bi gonbidatuak eta Kataluniako prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu. Ohore handiz, Kataluniako Generalitateko presidente ohi eta Partit Demòcrata Català alderdiko presidente Artur Mas izango dugu gurekin. Agintean zela, 2014an Kataluniaren etorkizunaren inguruan prozesu parte hartzaile bati bide eman zion Masek, eta, horregatik, auzibidean da gaur egun. Jardunaldira bertaratzen direnei Kataluniako egoera azalduko die presidente ohiak eta gizartearen aldarrikapenei erantzuteko etorkizuneko ikuspegia eskainiko du. Ibarretxe lehendakaria izango du alboan, Agirre Lehendakaria Center ikaskuntzen zentroko zuzendaria. Krisi ekonomikoaren eta globalizazioaren inguruko hausnarketa eskainiko du lehendakari ohiak; Euskal Herria bezalako herriek munduan euren lekua aurkitu dezaten kulturak duen garrantziaz eta gure etorkizuna eraikitzeko erabakitzeko eskubideak, printzipio demokratiko gisa, duen garrantziaz ere arituko da lehendakari ohia.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak