Maneki neko katua (Mursego)

2018-01-09
https://mursego.bandcamp.com/ http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Japonieraz baneki ez nintzateke maniki Tokio tokitan dago eta, neska-mutil, jeiki! Maneki-neko katua dago beso-altxatua: hator-hatorka ibili dabil eskua askatua. Maneki-neko bihurri: gure ondora etorri kenduko dizkiogu elkarri bizpahiru zorri. Maneki-neko nekatu: besoa gorantz altxatu. Zugaz geratzea nahi baduzu begi bat kliskatu. Ongi etorri zozoa hizkuntza bat bakarrean... Askoz beroagoa ez al da dozena batean? Frantsesak dio “bienvenue!”, “Ongi etorri!” ingelesez moldatzen naiz ni: “Yes I do!” "Welcome!" esanda laztan egin katu kuttun honi… Maneki-neko bihurri: gure ondora etorri kenduko dizkiogu elkarri bizpahiru zorri. Maneki-neko nekatu: besoa gorantz altxatu. Zugaz geratzea nahi baduzu begi bat kliskatu. Do, re, mi, fa, sol, la, si, do: “¡bienvenida, bienvenido!” euskaraz “kabia” esaten da, gazteleraz, “nido”. Khush amded, powitanie, Huanying, tarhib, misthoavile… Ongi etorria emateko daude mila bide. Silaba berriak hartu, armairuetan ez sartu: silabak txilaba bihurtuta gustura dantzatu. Katu bat noiztik kabian? Txoriak noiztik saskian? Ongi moldatu daitezke biak kartetan, agian. Maneki-neko bihurri: gure ondora etorri kenduko dizkiogu elkarri bizpahiru zorri. Maneki-neko nekatu: besoa gorantz altxatu. Zugaz geratzea nahi baduzu begi bat kliskatu. Katuak badio “hator!”, zuk hari segitu jator: tximistetatik libratu eta babesa duzu hor. Zorte ona biderkatu, azti gaiztoak uxatu: izurriteak utikan eta trumoiak izutu. Maneki-neko bihurri: gure ondora etorri kenduko dizkiogu elkarri bizpahiru zorri. Maneki-neko nekatu: besoa gorantz altxatu. Zugaz geratzea nahi baduzu begi bat kliskatu! ARKAITZ KANO
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak