8. GEU BE BAGARA ITSASOA - Kresalak moldatutako nortasuna

2022-11-08
Itsasoko zereginak ondo bereiztuta egon dira: gizonezkoak joan izan dira arrantzan, eta andrazkoek lehorrean egin izan dute lan. Emakumezkoen egitekoak ez dira hain ikusgarriak izan, eta bigarren mailakotzat jo diren horiek azalduko dira bideo sorta honetan. Kosta-herrietako andreek nortasun handikoak direlako ospea daukate. Eta hala da, derrigorrean denari aurre egin behar izan diotelako. Sarritan gogorra izan da gizonen artean euren lekua egitea, eta horrek euren izaera moldatzen du.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak