Navarrorum erakusketa (II) - "Hizkuntza, izenaren jabe"

2017-10-30
“NAVARRORUM. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea” erakusketan, euskarak Nafarroan historikoki izan duen agerpena dokumentuen bidez jasotzen da, Antzinako Erromatik XIX. mendera arte. Horretarako, 36 ale aukeratu dira, kontu handiz, lekuko gisa duten balio handiarengatik. Dokumentuak sei bloketan bilduta daude, gaika, eta hizkuntzari buruzko lekuko historikoen bilakaera berari erantzuten diote. Bigarren blokeak "Hizkuntza, izenaren jabe" du izenburua. ERDI AROAREN GAILURREAN gaude. Etnikoki edo sozialki bestelakoa denaren ikuspegia jasotzen du dokumentu sorta honek. Frankoa, arabiarra, erromesa edota fraidea mintzo dira. Haiek ematen diote lehenik iruindarren eta gero nafarren hizkuntzari izena. --- Navarrorum erakusketa Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak antolatu du eta Euskarabidearen laguntza izan du. ----- Errealizazioa: En Clave Audiovisual - Pixel
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak