Plegu (Vivak - Bihar - Esanezin)

2023-01-20
PLEGU Plegu abestia hiru artisten egindako kolaboraziotik sortzen den abesti bat da. Abesti honek Folk, Pop eta elektronika puntuak jorratzen dituela esan genezake, bakoitzaren estiloa argi utziz. Hurrengo lerroetan artista bakoitzaren deskripzio txiki bat jarriko dugu: VIVAK 2021an sortutako proiektu instrumental akustikoa da. 2022ean beraien lehen EP-a argitaratu zuten lau abestiz osatuta. 2022. Urtean zehar hainbat kontzertu eman dute, beti ere, haien estilo akustiko instrumentala errespetatuz. BIHAR Konposatzaile eta interpretea ezkutuan mantentzearen arrazoia anonimatua kontserbatu nahia da. Ez dago famatu izateko nahirik, ezta asmo komertzialik ere. Sortzailea albo batera utzi eta abestiei garrantzia ematea besterik ez. Etxean konposatu eta etxean ekoitzi dira baina kalea da euren lekua. ESANEZIN Esanezin Ianire Aranzabek (Altzagarate, 1999) 2019an Oriol Floresen (Bartzelona, 1979) laguntzarekin sortu zuen proiektua da. Bi single kaleratu eta horri jarraipena emanez 2021ean kaleratu zuen“Aireratzen” bere lehen EPa. Poparen bueltan jorratzen ditu bere doinuak nagusiki, bere gitarra akustikoa eta ahotsa oinarri direlarik, baina soinu eta mundu berriei ateak itxi gabe. 2021 urtean zehar bakarka diska aurkezten ibili ostean banda osatu eta 2022an banda formatuan aritu dira diskoa aurkezten, Arri Iraeta, Yeray Gascon eta Iñigo Asensio bidelagun dituela. Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 Hau ote da behingoz eskatu dezuna? Hau ote da behingoz espero dezuna? Hau ote da behingoz merezi dezuna? Hau ote da behingoz esan nahi dezuna? Esan nahi dezuna… Inork ez daki nolakoak garen Hitzen artean loturak al daude? Biok labar aurrean, hobi bat hontzian Oroitzen ditut suak Zoru bustiko oihuak Oroitzen ditut ilunak Oraindik hemen diren mamuak Oroitzen ditut suak Zoru bustiko oihuak Oroitzen ditut ilunak Oraindik etortzear diren egunak Biharamu zelai bat zuriz jantzita, Eskuak eranztean, biak elurrez gorriak. Nork esan du orain… Inoiz ez garela leku berean amilduko ez garela berriz elkartuko Bihar hau bakarrik balego Arnasa hartuta itotzeko Inoiz ez zarela galdu gabe aurkituko Inoiz zauriak zeuden lekuan orain gutun hau bakarrik balego Inoiz etzaitula iraganak eutsiko http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak