Zoratzen naiz (Antton Aranburu)

2019-10-10
Antton Aranburu - Zoratzen Naiz Abesti hau entzun eta debalde deskarga dezakezu Antton Aranbururen webgunean. anttonaranburu.eus https://www.facebook.com/antton.aranburu https://www.instagram.com/anttonaran/... https://twitter.com/Anttonaran?lang=es Zoratzen Naiz abestiaren istorioa: Zerk zoratzen zaitu? Zerk puskatzen du zure barne oreka? Bere lehen saioan psikoanalistak galderok jaurti zizkion, ingurumaririk gabe, saioa hasi eta batera. Galderak beharrean zikutaz pozoitutako dardoak ziruditen. Noski, berehala ez zuen erantzuten jakin, eta bere onetik ateratzen zuten egoera eta gauzen zerrenda idatziz prestatuko ziola esan zion. Oso gustuko zuen edozelako zerrendak egitea, ia obsesiboa izatera heldu arte. Bere zerrendetatik elementuak ezabatzeak unetxo batez estasi antzeko bat sortarazten zion. Orotariko zerrendak zeuzkan: asmoak, irakurtzeke zituen liburuak, irakurritakoak, filmak, egin nahi zituen bidaiak, bete gabeko ametsak, mutil-lagun ohiak, … Baina sekula ez zitzaion otu sena galarazten ziona zerrendatzea. Idazten hasi zen bere zerrendak erregistratzen zituen uztai-koadernoan: zoratzen nauten gauzen zerrenda pertsonala: elkarrekin egoteak zoratzen nau, baina baita elkarrekin ez egoteak ere, zu barik ezinegona eta zurekin desoreka; alegia, ez zurekin ez zu gabe. Zerbait aurkitzen ez dudanean zoratzen naiz, baina bete eta asetzen nauen zerbaiten bila beti ibiltzeak zoratuta eta neka-neka eginda uzten nau. Kaos ordenatua ala kosmosaren lasaitasuna? Idatzita ikusi zuenean bere baitan gordeta zeuzkan kontraesan ugariez konturatu zen. Dena oreka kontua zela pentsatu zuen, bi poloen arteko magnetismo orekatua. Terapia, terapeuta eta bizitza osoan zehar jarraika zeukan dikotomia bizefaloa madarikatu zituen, eta ondoren beste saio baterako hitzordua eskatzeko deitu zuen. Zoratzen nau goizetan duzun umoreak Zoratzen nau zeure ihesalditako logelak Ta zoratzen naiz kasurik egiten ez didazunean Zoratzen nau neure nerbixuen desorekak Baita obsesioen errepikapenak Ta zoratzen naiz bilatzen dudana aurkitzen ez dudanean Zoratzen naiz oheko izarek zeure lurrina ez dutenean Loak hartzen ez nauenean nirekin ez zaudenean Zoratzen naiz, zoratzen naiz Zoratzen naiz, barealdien ostean zoratzen naiz Zoratzen naiz, zoratzen naiz Zoratzen nau hegazkinak aireratu ta lur hartzeak Gaueko zorabioak amesgaiztoetan Zure hutsak dakarren erbestea Zoratzen nau oheko izarek zeure lurrina ez dutenean Loak hartzen ez nauenean, nirekin ez zaudenean Zoratzen naiz, zoratzen naiz Zoratzen nau etxeko atea zuk noiz zabalduko ote zain Eta azaltzen zarenian berriz ere pozarren kantetan Zoratzen naiz, zoratzen naiz Zoratzen naiz, barealdien ostean zoratzen naiz Zoratzen naiz, zoratzen naiz Musikariak: Asier Yarza: baxua Iñaki Fdez. de la Peña: bateria eta koruak Mario Gomez: gitarra elektrikoa David Juarez: teklatua Antton Aranburu: Ahotsa eta gitarra akustikoa Aktoreak: Leizuri Mardones Mikel Catediano Bideo egilea: Julian Cohle http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak