BILAKETA II | Cristina Chiquin argazki-kazetariaren erakusketa Topalekuan | Eibar

2022-11-21
Barixakuan 'Bilaketa II' izeneko erakusketa zabaldu zuten Topalekuan Cristina Chiquin argazki-kazetariaren irudiekin. Ekitaldian autoreak berak eta Guatemalako “Red de sanadoras ancestrales” taldeko ordezkari batek hartu zuten parte. Emakumeen memoria eta justiziaren aldeko borroka dokumentatzen duen argazki erakusketa da, haien bizitza, testigantzak eta erresistentzia islatzen dituzten irudiekin osatutakoa. Bizitzaren aldeko borroka honetan, Guatemalako emakumeen aurpegiak eta bizipenak dira protagonistak. Azaroaren 27ra arte joan daiteke ikustera. #CristinaChiquin #Guatemala #feminismoa #emakumeak 3Eibar #eibarETAKITTO
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak