Skakeitanen 'Mundu berri baten mapa' zuzenean, azkenekoz, Flamenkan

2022-08-21
Irutxulo.hitza.eus | Skakeitan talde donostiarra da Donostiako Piraten mugimenduaren abestirik ezagunena egin duena, Piratetan pentsatzerakoan edonori burura datorkiona: 'Mundu berri baten mapa'. Hamalau urteko ibilbidea egin ostean, Skakeitan agur bira egiten ari da, eta Piratekin izandako loturarengatik, benetan berezia izan behar zen asteazkenean Flamenka gunean eskaintzekoak ziren kontzertua. Aldiz, eguraldiak beste plan batzuk zituen, eta haizea eta euria zela eta, gau hartako kontzertuak bertan behera utzi behar izan zituzten. Jakina da, ordea, Donostiako Piratek ondo dakitela enbatari nola aurre egin, eta Skakeitanek, modu batera edo bestera, Flamenkan jo behar zuen azkenekoz, mugimenduaren 20. urteurrenean, taldearen agur biran. Beraz, asteazkenean bertan emanaldia zein egunetan birkokatu zezaketen pentsatzen hasi ziren Piratak, eta atzo egin zuten, hilaren 20an, Aste Nagusiko azken gauean. Horrela, kaia goraino bete zen Skakeitan ikusteko, eta kontzertu handia eskaini zuten donostiarrek. Amaitzeko, noski, 'Mundu berri baten mapa' jo zuten, baita kaian bildutako pirata guztien laguntzarekin abestu ere, bideoan ikusten den moduan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak