Txaro Arteaga

2021-11-02
Donostiako Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa, euskararen historia jasotzeko. Ikusi hiztun honen bideo guztiak hemen: https://ahotsak.eus/donostia/hizlariak/txaro-arteaga-ansa/ *** Donostian jaioa, Hondarribia kalean. Ama Aranokoa zuen jatorriz, umetan Donostiara joandakoa bizitzera: Rich okindegian egiten zuen lan. Aita Tolosakoa zen eta Iberdueroko langilea zen. Teresianekin oinarrizko ikasketak egin, eta Idazkaritza ikasi zuen Txarok. Ondoren Parisera joan zen frantsesa ikastera, 18 urterekin. Segidan Erresuma Batura joateko asmoa zuen, baina ama hil zitzaion, eta Donostian geratu zen. Herri Irratian lanean hasteko aukera izan zuen orduan, eta urte askoan ibili zen irratigintzan. Mugimendu feministan ere murgildu zen, eta Emakunde sortu zenean, 1988an, bertako zuzendaria izan zen hainbat urtez. Erretiroa hartu aurreko azken urteak irratigintzan eman zituen.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak