Atharratze-Alozeko maskaradak 2022 godalet-dantza

2022-03-25
https://dantzan.eus/bideoak/maskaradak-2022-godalet-dantza Atharratze-Alozeko aitzindariek aurtengo maskaradetako lehen saioan dantzaturiko godalet-dantza edo baso-dantza. Edalontziaren inguruan egiten den dantza da eta dantzariek hainbat urrats dantzatzen saiatzen dira basoa edo godaleta ukitu eta bota gabe. Aitzindari guztiak aritu dira basoaren bueltan dantzan, eta zamaltzaina edalontzira igo da. Aurrena bakarka eta, jarraian, kantiniersak inguruan dantzan zituela. Hemen dantzarien izenak: Entseinaria: Marina Butturini. Zamaltzaina: Antton Aranzet. Txerreroak: Kati Etxebarne eta Sarah Baudry. Gatuzainak: Maritxu Olestiarte. Kantiniersak: Teja Laborde eta Cécile Berzetxe. Irudiak: Aritz Ibañez. Atharratze-Alozeko maskaradak, godalet-dantza, 2022-01-16.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak