Sara Fernandez, sakabanaketa politikaren biktima, 15 urte gogoan

2018-11-29
Hamabost urte dira Sara Fernandez errepidean hil zela, Aranda de Dueron (Espainia), Valdemoroko espetxera (Madril) lagun bat bisitatzera zihoala. Sakabanaketa eta urruntze politikaren biktima gisa aitortzeko beharra nabarmendu dute gaur Iruñean haren egindako ekitaldian. Manifestazio bat egin dute aurrena, Baratxuri plazan hasita, Dispertsioarekin amaitu. Sara gogoan zaitugu lelopean. Aldapa kalean bukatu dute mobilizazioa, eta ekitaldia egin dute ondoren. Besteak beste, Sara Fernandezen ahizpa Anak eta Etxerat elkarteko kideek hartu dute hitza, Fernandez eta urruntze politikaren ondorioz hildako gainerako senide eta lagunak biktimatzat aitortzeko eskatuz: "Sufrimenduarekin behingoz amaitzeko bermea izan behar dute aitortza hoiek". Iruñeko Udalak, hain zuzen, astelehenean egin zion aitortza hori. Adierazpen bat onartu zuten udalbatzan, EH Bilduren, Geroa Bairen, Aranzadiren eta Ezkerraren botoekin, Fernandez sabakanaketaren biktima gisa aitortuz. PSNren zuzenketa batek ere egin zuen aurrera, sakabanaketa politika amaitu dadila galdeginez. Foro Sozialak "ezinbesteko pausotzat" jo zuen ekinbide hori, "bizikidetza eraikitzeko" bidean. Zendu berritan, Celes Alvarez ere gogoan izan dute ekitaldian. Jose Migel Etxeberria Naparra-ren ama zen, eta lau hamarkada egin ditu semearen bila. Desagertuta dago oraindik Naparra.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak