Ordu berdinean egunero ()Markos Untzeta) remix

2020-06-21
Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/30Oo7wWtnpw http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Gauerdiko une mugagabeak ahanzturaz jantzi ditu kaleak, goroldioak harresia estalita, saguzaharrak dorreko erlojuan. Eta ez dabil inor gauaz kalean … itxaron! norbait peoratik ateratzen ari da ... eta ordu berdinean egunero zeharkatzen du eliza-pareko zubia, plaza gurutzatu eta gero, barneratzen da taberna ezkutatuetan, ezer hoberik ez du espero; hiriaren arnas isilaren lasaitasuna… Gabardina ilunak ematen dio txuribeltzezko heroi baten itxura, bakarrik paseatzen du berriro, guardasola eskuan daramala. Eta inori etzaio ezer axola, inork ezbaitu haren bizitza ezagutzen... eta ordu berdinean egunero zeharkatzen du eliza pareko zubia, plaza gurutzatu eta gero, barneratzen da taberna ezkutatuetan, ezer hoberik ez du espero; hiriaren arnas isilaren lasaitasuna… Saguak ikusminez azaldu du muzturra, badoa katu beltza haren atzean, tabernariak betilun dena ikusten du, gure gizonari etzaio inporta. Bakardadean dastatzen baitu ardoaren epeltasun goxoa … eta ordu berdinean egunero zeharkatzen du eliza pareko zubia, plaza gurutzatu eta gero, barneratzen da taberna ezkutatuetan, ezer hoberik ez du espero; hiriaren arnas isilaren lasaitasuna… Hurrengo tabernaren arrastoa, jarraitzen du gabardina ilunak, euria ari du, eta saihesten ditu putzuak, norbaitekin egin du topo atarian: “ laguna, zelan doa dana ? goazen barrura, edariak nire kontura … ” eta ordu berdinean egunero zeharkatzen du eliza pareko zubia, plaza gurutzatu eta gero, barneratzen da taberna ezkutatuetan, ezer hoberik ez du espero; hiriaren arnas isilaren lasaitasuna…
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak