Eskorbuto - Burmuin suntsituak (Cerebros destruidos) | Eneritz Furyak

2020-04-06
Eskorbuto eta autoharpa. Autoharpa eta Eskorbuto. Burmuin suntsituak (Cerebros destruidos) kantatuz barruak husteko garai ezinhobea bizi dugula iruditzen zait. Horrez gain, azken aldian bideoen atzealdean afixa bat zintzilikatzeko ohitura hartu dut. Oraingoan honakoa dio afixak: "Lehendakaria bezala robot izan nahi nuke, gogoan zaituztedanean ez sentitzeko deus ere". Katu xuri-beltzaren izena Zopa da. Katu potolo marroiarena Zapato. Biek oihukatzen dute ozen: "No future!" ▪️Euskaratutako hitzak: Itxaropenik gabe, ilusiorik gabe arazoek hor diraute, irtenbiderik gabe. Bizitza itzali zaigu, burmuina da suntsitu gorputzak amore eman du, madarikatuak gu. Iragana iragan da, hargatik deus ez egin oraina porrot da eta geroa ikusezin. Gezurra da agintari, zirrararen zaindari egiak aspertzen gaitu, frustrazio puta hori. Nahiago dut hil koldar baten gisan koldartuta bizitzea baino! Bizitza itzali zaigu, burmuina da suntsitu gorputzak amore eman du, madarikatuak gu. Izua ohitura egin da, hiltzeko beldurra jada hilik haiz, jada hilik zarete... Hilik, hilik, hilik.... Burmuin suntsituak. Badok: https://www.badok.eus/euskal-musika/eneritz-furyak Bandcamp: https://eneritzfuryak.bandcamp.com Spotify: https://open.spotify.com/artist/3pYtkD5CSs5ryRTkoPWyMN Itunes: https://itunes.apple.com/es/artist/eneritz-furyak/1343902490 Deezer: https://www.deezer.com/en/artist/54327712 Instagram: https://instagram.com/eneritzfuryak Facebook: https://facebook.com/eneritzfuryak Twitter: https://twitter.com/eneritzfuryak
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak