Hedoi Etxarte, Ion Celestino, Moisés No Duerme, Amaia Espinosa - Zerua eta sua

2021-09-29
Hedoi Etxarte – Zerua eta sua feat. Ion Celestino eta Moisés No Duerme IG: https://www.instagram.com/hedoi_etxarte TW: https://twitter.com/hedoi_etxarte FB: https://www.facebook.com/hedoietxarte ZERUA ETA SUA Orain badakizu zauriak minik ematen ez dizunean orbainak ematen dizula, plazer orok bilatzen du eternitatea. Gu gauetik gatoz. Bere besoetan hartzen nauenean goxo hitz egiten dit arintasuna ernaltzen du, iturri amaigabea ezkutatua dago. Pasaiezu tradizioa. Tradizio indartsua, Tradizio harroa, Tradizio gorria, Sortaldekoak. Zerua eta sua, Zerua eta sua, Zerua eta sua, Sortaldekoak. Intxortako dragoiak, ogi-koskor bat, Imenasako katea, landa mapa bat, mahai gainean bala-zorroak, balmasedako erretirada, ahari hezur bat. Gu gauetik gatoz. Ezin dut ahaztu, itzultzen naiz suntsitu zuten muino eta uretara, sahats negartira: gure errekaldera. Pasaiezu tradizioa. Tradizio indartsua, Tradizio harroa, Tradizio gorria, Sortaldekoak, Zerua eta sua, Zerua eta sua, Zerua eta sua, Sortaldekoak. Musika: Konposizioa: Hedoi Etxarte Ekoizpena: Ion Celestino eta Moisés Berdonces Nahasketa eta masterra: Moisés Berdonces Ahotsa: Amaia Espinosa Makilak eta tronpetak: Ion Celestino Tronboia: Adrián Martínez Hitzen moldaketa: Hedoi Etxarte (feat.: Bertolt Brecht, Friedrich Nietzsche, Ingeborg Bachmann, Subcomandante Marcos, Ezra Pound, Edith Piaf, Antonio Gramsci, San Juan de la Cruz, Assata Shakur) Bideoa: Ideia: Hedoi Etxarte, Xalba Ramírez Zuzendaritza, argazkia eta edizioa: Arriguri Ekoizpena: Xalba Ramírez Arte Zuzendaritza: Claudia Chocarro Kamara laguntzailea: Nesor Urbieta Kolorea: Helí Suarez Soinua: Asier Renteria Aktoreak: Anouar Merabet, Gema Iriarte Eskerrak: Susa argitaletxea, Rubén Arias, Juan Ramón Garai, Auto Ardoi konponketa-lantegia Diruz lagundu dute: Uharteko Arte Garaikideko Zentroa Nafarroako Gobernua Babestu dute: dffb 1968 JSU SORTALDEKOAK liburua argitaratu du: Susa literatura 1871 +150
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak