Gasteizko gune okupatuek ere «argi daukate»

2017-06-02
Gasteizko 9 puntu okupatu piztu dituzte Errekaleorri babesa adierazteko eta larunbateko mobilizazioan parte hartzeko deia eginez. Hala Bediri helarazi duten bideoan ikus daitekeenez, gune ezberdinek batera argitu dituzte hiriburuko puntu ezberdinak. Bengalen laguntzarekin argitu dituzten guneak dira: Gasteizko Gaztetxea, Auzolana Pilotalekua, Txikita, Kutxi 92, Pinto, Herre 108, Sumendi Gazte Espazioa, Arkillos 10 eta Errekaleor Auzo Askea bera.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak