Itsu bati (Mikel Markez) ahotsbakoa

2020-10-07
Karaoke hau ahotsarekin: https://youtu.be/Z4Z6nHJ7GfQ http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Begietatik nola zauden laguna elbarria esplikatzera nihoakizu nor den gure aberria. Bere mendietan hazten doa bizitza, kimu berria, denetarik ederrena dauka bere udaberria. Zuhaitzeko orria, langileen izerdia, ifarraldetikan hegoraino zuri berde ta gorria. Eguzki zuriz esnatu eta eguzki gorrriz lokartu, txalupa batez bere sabelan nintzen atzo barneratu. Uso zuriak nire alboan oraintxe dira geladitu baina laguna gauza bat zuri nahi nizuke argitu. Adi-adi aditu eta ez zaitez harritu nik ere herria ez dut ikusi baizik soilik sentitu. Bere zainetan ere badauka nolabaiteko kaltea ikusten ditut fabriketako zikin, zabor eta kea. Erdaldundurik zoritxarrean ditu oin eta ankea, denetarik dauka falta zaion gauza bakarra bakea. Ezin hautxi ordea lotzen gaitun katea zaila izaten da ere niretzat askatasuna ikustea.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
hilabetea
88
urtea
2583