Hotel+Ez taldearen ekintza Sansebay hotelaren aurka

2019-08-15
Hotel+Ez plataformak manifestazio bat deitu du ostiralerako, Turismoak hiltzen gaitu! lelopean, turistifikazioak hiriari eragiten dizkion kalteak salatzeko. Protesta udaletxetik abiatuko dute, 17:00etan, eta herritarrei mobilizazioaren berri emateko, ekintza bat egin dute gaur Parte Zaharreko Sansebay hotelean. Hain zuzen, hotelaren eranskina eraikitzeko egiten ari diren obren aldamioan pankarta handi bat zabaldu dute, Sansebayren publizitatea estaliz. Pankartan, "Hotel+Ez" eta "Donostia ez dago salgai" esaldiak irakurri zitezkeen, manifestaziorako deialdiarekin batera.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak