mundurat eman ninduzun (Benito Lertxundi)

2022-02-25
Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/V9YOi3tHkRw Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Ama, nola zure belaunetan Nindadukazun denboran, Utz nezazu zure bularrean Burua pausa dezadan; Ene bihotzak zer sendi duen Nahi baiterautzut eman, Zure ezpain sakratuetarik Ikasi nuen mintzairan. Ene deia amodioaren Bidez zinuen entzun, Eta gero oinazen erdian Mundurat Eman Ninduzun; Biziaren grazia lehenik, Gero hoinbertze maitasun, Berant jakin dut, ama maitea, Zendako eman dautasun. Adierazi zerautanean Odolak bere mintzoa, Berriz gogoratu zitzerautan, O ama, zure altzoa; Bai ta zure bularretik hartu Esne on haren gozoa, Orduz geroztik zurea naukan Ene izaite osoa.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak