Astelehenetan Olaia Inziarte

2023-01-25
Musika eta hitzak: Olaia Inziarte Iker Laurobarekin grabatua. Perkusioa: Josu Erviti Kitarra elektrikoa: Ander Zubillaga HITZAK: Mendilerro bat zulatua harrobi batekin Makroproiektu baten amuan gezurra zintzilik Neskatzat duten mutiko bat lotsatua disforiagatik Basorik handiena suak hartua eta denak ixilik Hartu nahi al duzu zerbait nirekin lana eta gero munduaz eta gutaz solasteko? Beharra badago... Badakidan arren astelehenetan bizitzeko gogoa izatea iraultzailea dela ulertuko dut bakarrik egon nahi baduzu Apustu bat da itsasoa edozein espezierentzat Lau euro kobratzen du ordua, eta ezin erosi sendagaiak behar bereziak dituen alabarentzat Hartu nahi al duzu zerbait nirekin lana eta gero munduaz eta gutaz solasteko? Beharra badago... Badakidan arren astelehenetan bizitzeko gogoa izatea iraultzailea dela ulertuko dut bakarrik egon nahi baduzu, nik ere hala nahi izaten dut Lo egin nahi baduzu gauetan ezin duzulako hurrengo kafean solastuko dugu, idatzi iezadazu Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak