Suaia eta Ama Rebel - Estralurtarra Naiz eta Harro Nago

2018-11-27
ESTRALURTARRA NAIZ ETA HARRO NAGO Ilargitik hurbil galdu nuen kontrola Berriz esnatzerakoan entzun: Kaixo! Gizakien artean, zein nire rola? Estralurtarra naiz eta harro nago! Kiloko txahala, hainbat sagardo Euskal harrera hain tipiko Hamaika selfie, erdi mozkor Eta mundu berri bat ezagutzeko Kale nagusian egon naiz Batzuk eskeka, besteak alai Zakarrontzietan bilaka Hirian etxe hutsak badira milaka Zenbat auto, zenbat hegazkin... Mediterraneoan, zenbat ontzi puzgarri! Nik ez dut ezer ulertzen Eta nire espazio-ontzia tailerrean konpontzen... Ostiralaren zain astez aste Oporren zain urtez urte Wasap, Instagram, Facebook edo Twiter Lagun asko baina bakarrik daude Arraroa gizakia... Txikitzen du bizi den tokia Gosez hiltzen da mundu erdia eta... Bestea kolesterolaz! Diote: Ez dut lan gehiago egin nahi baina... Ordaindu behar dut auto berria Lan gehien egiten dutenak, zergatik dira okerren bizi direnak? Nire planetan desberdina da Dena dugu amankomunean Arrakasta ez da gauza asko edukitzea Eta nik ez daukat ezer...banoa! Zerutik jausi, jausi! Zoramena ikusi, ikusi! Aizu, deitu taxi, taxi, taxi! Lurratik ihesi, ihesi, ihesi! ************************************* Taupaka Elkartea, 2018. Euskal Herria CC BY-NC-SA (Creative Commons) Download: http://taupaka.eus/suaia-ama-rebel/ Erosi CD/LP: suaiaetaamarebel@gmail.com Jarrai gaitzazu: https://www.instagram.com/suaiaetaama... https://www.facebook.com/SuaiaetaAmaR... https://gorkasuaia.eus/
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak