Lansarean.eus lan-ataria erabiltzeko gidak berritu ditugu

2020-05-12
Lansarean.eus webgunea lana bilatu edo profesional egokiak aurkitzen laguntzeko euskarazko lan-atari bakarra dugu. 2015ean sortu zuen Bai Euskarari Elkarteak eta urtez urte webgunearen erabiltzaileen kopurua handituz doa. Iaz, erabiltzaileen iritziak kontuan hartuta, hainbat atal gehitu eta funtzionalitate berriak erantsi zitzaizkion. Gaurkoan, lan-ataria erabiltzeko gidak ere berritu ditugu. Lansarean.eus-eko NOLA ERABILI? atalean dituzue gida berriak: lan bila ari direnentzat eta profesionalak aurkitu nahi dituzten enpresentzat gida bana egin dugu, lan-ataria erabiltzeko jarraibideekin.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak