GUREAN GAUR: Hezkuntza alorreko zerrenda bakarraren auziak iritzi kontrajarriak sortu ditu laukotean

2017-11-29
Beste pitzadura bat sortu da Nafarroako Gobernuko laukotean hizkuntza oinarri duen gai batekin. Gehiengo sindikalaren babesarekin, gobernuak asmoa azaldua du hezkuntzan zerrenda bakarra jartzeko, gaur egungo ereduarekin irakasle elebidunek bi hizkuntza arloetako bat hautatu behar baitute. Laukoteko indar bat, ordea, Ezkerra, oposizioarekin lerratu da, eta zerrenda bakarra eragozteko bidea hasi du parlamentuan. Hezkuntza Departamentuari dagokio zerrenda bakarraz erabakitzeabaina oposizioak lege proposamen bat aurkeztu du legebiltzarrean, aukera hori trabatzeko. Tramiterako onartu dute, Ezkerraren aldeko botoarekin. Argudiotzat, Ezkerrak adierazi du «gardentasun falta» izan duela gobernuak gai horretan. Ukatu egin du hori Hezkuntza kontseilariak, Maria Solanak, eta berretsi du negoziatzeko aukera badagoela «proposamena bozkatu arte». Hamaika Telebistan, Nafarroa Gaur saioan landu dute gaia, eta hainbat eremutako ordezkariekin hitz egin dute.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak