Donostiako kantujirak 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera gogoratu du
2023-02-18
Irutxulo.hitza.eus | Gaur egun Euskal Herriko herri askotara zabaldu den arren, Donostian abiatu zen kantujira. Ohitura Ipar Euskal Herritik dator, baina Donostiako Parte Zaharrean hasi zen gaur aurte jarraitu duen kantujirak. 2003ko otsailean izan zen, eta protesta egiteko helburuarekin sortu zuen euskaltzale talde batek. Zeren kontra? ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren itxiera salatzeko. Elkarrekin kantatzeko elkartu ziren Parte Zaharrean, Bilintx liburu dendan.