Euskal mastodon komunitateko kideen hitzak Argia Saria jaso ostean

2023-01-30
mastodon.jalgi.eus eta mastodon.eus komunitateek jaso dute 2023ko Interneteko saria. Mastodon deszentralizatutako sare soziala da, publizitaterik gabekoa, eta software librea defendatzen duten militante hauek saritu ditugu, urte osoan euskaraz eta aske jarduteko aukera ematen dutelako haien komunitateetan, besteak beste. mastodon.jalgi.eus Izarkomek sortu zuen eta mastodon.eus elkarlanean sortu zuten eragile hauek: PuntuEUS, Azkue Fundazioa, Iametza, Talaios eta Laborategia.eus. Horien izenean jaso dute saria Lorea Arakistain, BeƱat Irasuegi, David Martinez, Yaiza Arrizabalaga, Asier Iturralde eta Eli Pombok. http://www.argia.eus
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak