3. GEU BE BAGARA ITSASOA - Neskatilak

2022-11-08
Itsasoko zereginak ondo bereiztuta egon dira: gizonezkoak joan izan dira arrantzan, eta andrazkoek lehorrean egin izan dute lan. Emakumezkoen egitekoak ez dira hain ikusgarriak izan, eta bigarren mailakotzat jo diren horiek azalduko dira bideo sorta honetan. Neskatilak arrantzan doan baxurako ontziaren osagarri dira. Itsasontzia lehorreratzen denean, deskargan laguntzen dute: arraina sailkatu, pisatu, salmentarako prestatu, saldu… Horrez gainera itsasontziaren administrazioaren ardura ere badute.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak