Sentimenduak hain sakonak diren honetan, nola adierazi bertsotan baino hobeto!!
---------------- LETRA -----------------
Gure lur hontan babes harturik
Aralarren magalean
gogoeta bat egin liteke
norberaren barrenean
Pandemia hau presente izan
ondorioak, samina
udaberria loratuko den
esperantza eta grina
NEGAR EGIZU, BARRENAK HUSTU (BIS)
Osasungintza, ostalariak
lerro gorriak pasata
baina lehengo kolkotik dute
batzuek beren korbata
Aro berri bat, aldaketa bat
da saldu nahi digutena
baina nork daki erreala den
edo antzerki bat dena
NEGAR EGIZU, BARRENAK HUSTU (BIS)
Denon dirua garai hauetan
badaukate non gastatu
tren azkar horri bidea egin
sator zuloak tapatu
Gero musikaz eta kolorez
jantzi dute maratoia
berriro ere herritarrari
pasatu nahian marroia
NEGAR EGIZU, BARRENAK HUSTU (BIS)
Elkar lagundu, babesa eman
eta mugitu gerriak
suaren bueltan dantza egiten
badaki gure herriak
Esperantza ta ilusioa
soka luze horri tira
garai hobeak gure zain daude
eta etorriko dira
NEGAR EGIZU, BARRENAK HUSTU (BIS)...
--------------------------------------------------
AHOTSA
Laida Elizegi, Arantxa Armendariz eta Daniel Beloki
GITARRA
Daniel Beloki
TRONPETA
Unai Beloki
KAXA
Ibai Beloki
LETRA
Orkatz Gorrotxategi
GRABAZIOA ETA EDIZIOA
Orkatz Gorrotxategi