Dirua egon badago! Aurrekontuak zerbitzu publikoentzat!

2017-04-05
Martxoaren 30ean EAEko aurrekontuen osoko emendakinak eztabaidatzen zirela eta, elkarretaratzea egin zuen LABeko Zerbitzu Publikoen Federazioak parlamentuaren aurrean. Bideoan Irakaskuntzako, Eusko Jaurlaritzako, Osakidetzako eta EITBko LABeko ordezkarien adierazpenak jasotzen dira, arlo bakoitzean ematen diren arazo nagusiak azpimarratuz. Amaieran Gorka Berasategik, Federazioaren Idazkariak, sektore publikoaren egoera era orokorragoan marrazten du. «Aurrekontuen eztabaida honetan, zerbitzu publikoen defentsarako izpirik sumatzen ez dugula salatu dugu gaur Gasteizen. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak ez du zerbitzu publikoen aldeko inbertsiorik egiten, ez dio zerbitzu publikoen ahultze zikloari amaiera eman. Guretzat oso kezkagarria da gobernuak erakutsi duen jarrera.»
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak