Madrilgo lagunak (Joseba Tapia eta Besamotzak)

2017-11-05
Bideo originala: https://www.youtube.com/watch?v=do9eW2tutUo&t=183s www.hotsak.com http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music MADRILGO LAGUNAK Bitoriano Gandiaga , 1977 Guztitariko lagunak nituen egin Madrilen; guztitariko lagunak. Ongi hartzen gaituzte euskaldunok Madrilen. Eskuineko zenbait lagun egin nuen Madrilen; eskuineko zenbait lagun. Ezkerreko adiskide zenbait ere egin nuen. Guztitariko lagunak nituen lagun Madrilen. Guztiak haserretu zaizkida bat baten. Ez dut izan erraza pasarte hau Madrilen. Euskaldunok jende gisa atsegin gara Madrilen, baina ez euskaldun gisa; ta hala haserretu ginen euskal arazoz larriki mintza bainintzaien. Harrez gero agurra ukatu zidaten lehenengo eskuinekoek, ezkerrekoek ondoren. Ez dut izan gozoa pasadizo hau Madrilen. Gerora adiskidetu izan gara noizbaiten, baina oraindik ez dakit zer arraiotan ez duten euskal arazoz mintza nakien aurpegi hobez onhartzen.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak