Emaiogu bostekoa (Korrontzi)

2018-01-30
KORRONTZI BENEFIC proiektua Agus Barandiaranek ideiatu eta zuzendu du. “Emaiogu bostekoa” abestiaren musika eta letra Agus Barandiaranek eta Xabier Zabalak egin dute. 2016ko azaroaren 3 eta 4an grabatu du Donostiako Elkar estudioan Victor Sanchez soinu teknikariak. Nahasketak eta masterizazioa Cesar Ibarretxek egin ditu (Keep Rollin´ studios, Bilbo). Testuak: Agus Barandiaran eta Izaskun Iturri. Haurren marrazkiak eta argazkiak: TDH-Gizakien Lurra eta Aitzina-Aefat. Ondoren kantuak izan dituen laguntzaileak: Xabier Berasaluze “Leturia”:(panderoa eta koruak), LM Moreno “Pirata” (tronpeta, tronboia, saxofoi tenorea eta baritonoa). Donostiako Ekintza ikastolako “Txiki” abesbatzaren prestatzaileak Marina Lerchundi Arileta eta Elena Arandia Jauregui izan dira. Pirritx eta Porrotx -Aiora Zulaika eta Joxe Mari Agirretxe (ahotsak). Xabier Zabala (zuzendaritza musikala eta konponketak). KORRONTZI Agus Barandiaran: trikitixa eta ahots nagusia Ander Hurtado de Saratxo: bateria eta txalaparta Kike Mora: baxu elektrikoa Alberto Rodríguez: gitarra eta oktabatutako mandolina web: www.korrontzi.net http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Zurrun zurrunkatuz, ametsak abestuz gora behera kaletik doa, bi begi txikien tristura alaitasuna da behar dutena. Herri oso baten hauspoa bihurtzen da neure trikitixa, Kantauritikan hegoaldera ume txiki baten irrifarra. Tiri kiti triki, urru kutu truku pandero zaharraren soinua, laguntza behar duen esku bat emaiogu denok bostekoa. Herri oso baten hauspoa bihurtzen da neure trikitixa, Kantauritikan hegoaldera ume txiki baten irrifarra. Kanta bat kantatzen, letra bat abesten firin faran mila zorion, agur esan eta bagoaz kopla zahar batekin aio gabon. Herri oso baten hauspoa bihurtzen da neure trikitixa, Kantauritikan hegoaldera ume txiki baten irrifarra. Herri oso baten hauspoa bihurtzen da neure trikitixa, Kantauritikan hegoaldera ume txiki baten irrifarra, ume txiki baten irrifarra, ume txiki baten irrifarra.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak