www.berria.eus | BERRIA Taldeak bi urteko gogoeta estrategikoa egin du: balioak eta xedeak eraberritu ditugu, eta datozen urteetarako helburuak finkatu. Oihana Elduaien eta Elene Barandiaran BERRIAko langileek azaldu dituzte prozesuaren eta ondorioen gakoak.
--
Jauzi bat emateko garaia iritsi zaio BERRIAri. Eskaintza hobetu eta euskaldun gehiagorengana iristeko, datozen urteetarako lan ildoak eta helburuak aztertu eta finkatu ditugu.
Oinarri-oinarritik hasi gara, eta galdera bat egin diogu geure buruari: Zertarako gaude hemen? Prozesua BERRIA Taldearen xedea eta balioak berriz definitzeko baliatu dugu, eta, hortik abiatuta, zazpi helburu nagusi finkatu dira datozen hiru urteetarako: edukiari buruzkoak dira batzuk, zabalkundeari buruzkoak beste batzuk, eta baita etxe barrurakoak ere, komunitatea bera hemendik hasten baita.