Hezkuntza aldapan gora

2017-09-18
Aurreko ikasturtean mugimendu asko eman ziren unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan. Irakasleek eta bestelako langileek mobilizazio ugari egin zituzten «euskal hezkuntza publiko duin» baten alde. Egunak aurrera egin ahala, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak ez zuen negoziatzeko asmorik agertu. Hori dela-eta, erantzun gisa, greba hautatu zuen sindikatuen gehiengoak: hiru greba egin zituzten 2016/2017 ikasturtean. Gainera, ikasturte berriaren hasiera «mugitua» espero da, tartean abenduaren 12ko greba. Horregatik, Hala Bedik langileen, ikasleen, gurasoen eta sindikatuen iritziak bildu ditu erreportaje honetan.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak