Telefono kabinetan (LAIOTZ)

2017-08-06
http://www.txantxangorria.eus/ Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Urteak pasatu dira denbora ez horrenbeste, hitz haiek galdu al ziren, edo nunbait aurkitu daitezke, ez uste, berriz entzun nahi nituzke, hain txoro, hain hauskor, eta hain aske. Delitugile txikiak lez hitz sekretuak ezpainetan, bihotza txingurrituta, bizia zijoala bertan, genbiltzan nerabetan, telefono kabinetan, delitugile txikiak lez gaueko ordu txikietan. Telefono kabinarik jada, ez dago karrika ertz hartan ta hango hitzen ikara, askotan botatzen dut faltan, esanez, betiko ta sekula santan mundua erori arte lau puskatan. Delitugile txikiak lez hitz sekretuak ezpainetan, bihotza txingurrituta, bizia zijoala bertan, genbiltzan nerabetan, telefono kabinetan, delitugile txikiak lez gaueko ordu txikietan. Delitugile txikiak lez hitz sekretuak ezpainetan, bihotza txingurrituta, bizia zijoala bertan, genbiltzan nerabetan, telefono kabinetan, delitugile txikiak lez gaueko ordu txikietan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak