LABek deituriko espazio eszenikoetako teknikarien grebak Gayarre eta Baluarte itxi zituen

2021-12-20
Nafarroako espazio eszenikoetako teknikarien borrokak, lan baldintzak duinago bihurtzeko sektorearen erregularizazioaren aldekoak, iragan larunbatean lehenbiziko greba eguna bizi izan zuen, LAB sindikatuak deituta, eta hainbat ikuskizun bertan behera uztea lortu zen. Teknikariak gaur berriz ere mobilizatu dira, Nafarroako Parlamentuaren aitzinean, Nafarroako kultura-jarduera “duintzeko” sortu zen batzorde txostengilearen azken lan saioa aprobetxatuta.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak