Ernesto (Imanol Larzabal)

2022-03-20
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Galtzairu oker ezina Kondairaren erdi-mina Gerlaz suntsitu beharra dela Leheno gerlaz egina Ezker nagia Europan aberatsa ametsetan Hiretzat erruz laudorioak Parisko snak-barretan Izarrak oro itzali Vietnam dena kiskali egia faltsuz ohi bezala begiak zaizkit estali. Uso bila kabiroia basoan kexu lehoia Bizi direnak jantziko ditek hildakoaren koroia Harri arotik burnikora injustizia beti gora Ez duk zilegi zapuztutzea haundi-maundien loa Posible dadin ezina gizonaren larri-mina nundikakoa ote diagu paradisu baten grina Hezur-haragi lurrean Txe heriotzan atzean Testamendua banatu ditek kide-etsaiak zotzean
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak