SEIGARREN UZTAIA – 'Tokio2020' Olinpiar Jokoen Hasiera

2021-07-21
www.berria.eus | Hastear dira Olinpiar Jokoak, eta bihartik aurrera BERRIAn, seigarren uztaia jarriko diegu jokoei. Egunero izen hori bera duen saio bat ekoitziko dugu, eguerdian sareratuko duguna: SEIGARREN UZTAIA. Saioak hainbat atal izango ditu: egunaren laburpena, euskal kirolariei egindako elkarrizketa sorta, erreportajeak, BERRIAko kazetariek Tokiotik bidalitako postal ugariak, emakumeei ikusgarritasuna emango dien eraztun morea eta agenda. Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb Izan zaitez BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/berrialaguna
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak