Euskararen kaleko erabilera orokorra duela sei urteko bera da

2022-05-25
www.berria.eus | Beherakada eten da, baina ez irauli. Hala gertatu da euskararen kale erabilerarekin, duela sei urtetik hona. Hots, argazki orokorra ez da aldatu: %12,6k egiten dute euskaraz kalean, zortzi lagunetik batek. Kaleko erabileraren zortzigarren neurketaren emaitzak argitaratu ditu Soziolinguistika Klusterrak, eta erabilera orokorrean ez da nabari gorabehera esanguratsurik. Hori, bere horretan, bada adierazgarria, oso bestelakoa baitzen 2016ko behaketak erakutsi zuen argazkia: 2011koak erakutsitako beheranzko joera berretsi zuen, eta erabilera orokorra, lehen aldiz, 1997koaren azpitik kokatu zuen. Ikusi beharko da, beraz, hurrengo neurketak tendentzia hori nora daraman, gora edo behera. Egin BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/ Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak