Espetxe zigorrak eta isun ekonomiko handiak eskatzen dizkiete 2020ko grebalariei
2022-05-11
Grebalariekin bat plataformak gaur salatu duenez, 2020ko urtarrileko greba orokorraren ondorioz epaituko dituzten gazteen aurkako espetxe zigorren eta isun ekonomikoen eskaerak oso altuak izanen dira. Bizitza duinaren aldeko aldarria eta sistema kapitalistaren kontrako borroka kriminalizatu nahi dutela nabarmendu dute, eta datozen asteetan izanen diren deialdietan parte hartzeko gonbitea luzatu dute.