Nola has gaitezke hezkuntza hobetzen? Metodologien aurretik, arreta - Fernando Morillo Grande

2019-04-29
Nola has gaitezke hezkuntza hobetzen? Duela gutxi Compostelako Santiagon izan nintzen 1000 irakasle ingururekin, hezkuntzaz aritzeko. Zer pentsatu ugari eman dit, oso interesgarria izan baitzen. Hainbat metodologia bihurtu ziren hizpide... baina baita haien guztien gainetik edo azpitik (edo aurretik!) egon zitekeen beste zerbait ere: alferrik dira metodologia guztiak, ikasleen arreta bereganatzen ez bada (eta ez une jakin batzuetan bakarrik, jakina). Bideoan (eta barka berriro soinuagatik: zaila zait garbiago uztea, motorearen zaratarekin), horretaz aritzen naiz apur bat. Informazio gehiago webgunean: http://www.fernandomorillo.eu (Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak).
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak